Turismo-jardueraren hautemandako efektuei buruzko "Bizilagunen iritzi-Inkestaren" emaitzak kontsultatu eta deskargatu ditzakezu hemen. Turespañak proiektu pilotu gisa egin zuen, NBE Turismo Estatistika Batzordearen baitan Turismoaren Jasangarritasuna Neurtzeko Esparru Estatistikoa (MST) definitzeko lan-taldean parte hartuz.

Metodologia-erreferentzia dokumentuak eragiketaren ezaugarriei buruzko informazio garrantzitsuena jasotzen du.